Udalaren eta herritarren
arteko komunikazio-bideak sortzearen aldeko apustu garbia egin dut Erandioko alkate naizenetik.
Helburu horretan sakontzeko
asmoari jarraituz aurkezten dizuet ekimen hau,
zuen kezkak guregana helarazteko eta arazoetan elkarrekin bat egiteko
bidea izan nahi duen ekimena izan ere.
Hemen naukazue, foro honen
bidez helarazten dizkidazuen galderei, iradokizunei eta ekarpenei zuzenean
erantzuteko.
Proposatzen dizuedan
elkarrizketa eta gardentasun bide horretatik abiatuta, zuek zeuek ere udalaren
kudeaketan parte hartze zuzena izan dezazuen eskatzera natorkizue.