Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOA - EUSKALTEGIA

Aurkibidea
     Euskaltegia Iradokizunak EBPN - Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Itzulpen Zerbitzua Euskal Deiturak Normal.
ZER DA?
 
Erandioko Udal Euskaltegia bertoko udalak 1985ean erandioztarrak euskaldundu eta alfabetatzeko abiarazitako zerbitzua da eta helduak euskara ikasteko gunea da. Jomuga hau iristeko asmoz lau irakaslek eta administrari batek jarduten dute eta Altzagan zein Astrabuduan egoitzak ditu eskolak emateko.
 
METODOLOGIA
 
Udal Euskaltegian metodologia sendoa erabiltzen dugu, beti ere, gure jardunaren kalitatea hobetzeari begira. Metodologia honen funtsezko ezaugarriak honako hauek dira:
  • Pertsonalizatua: bide ematen du ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko eta hari arreta jartzeko. Ikasleak aurrera egin duen edo zailtasunak dituen ikus daiteke uneoro.
  • Irekia eta malgua: programak taldeen eta gizabanakoen beharretara eta gaitasunetara egokitzeko aukera ematen du.
 
ESKAINTZA
 
Hauek dira ikasketa motak:
  • Urte osoko ikastaroa: eskolak astelehenetik ostegunera izaten dira, goizean, arratsaldean eta gauean. Hainbat erritmo eta modulu daude: ordu bat, bi ordu.
  • Ikastaro bereziak: euskarara hurbiltzeko eta hura zabaltzeko, edozein eratako egitarauak antolatzeko aukera dago; enpresentzat, erakundeentzat, ikastetxeentzat, merkatarientzat, oro har edozein talderentzat.
  • Udako ikastaroak: uztailean eta irailean izaten diren ikastaroak.
  • Hizkuntza-eskakizunak prestatzeko ikastaroak.
  • HABEren mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
  • Autoikaskuntza
 
HARREMANETARAKO
 
Joxe Legarreta, Zuzendaria.
Mari Jose Arteach, idazkaria.
Helbidea:
Erandioko Udal Euskaltegia
Desanexion kalea, 4 , 3. solairua
(Bekoa ikastetxea)
tel.: 944676075
fax.: 44670034
Posta elektronikoa: erandio.eusk@euskalnet.net, bogaerandio@gmail.com
EUSKARA IKASKETAK EGITEKO LAGUNTZAK ARAUTUKO DITUEN UDAL ORDENANTZA

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea