Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOA - EBPN - ESTRATEGIKO-PLANA

Aurkibidea
     Euskaltegia Iradokizunak EBPN - Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Itzulpen Zerbitzua Euskal Deiturak Normal.
     Aholku Batzordea Diagnostikoa Estrategikoa Plana Garapena
HELBURU NAGUSIA

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.

 
HELBURU ESTRATEGIKOA
1 - Euskara ondorengoetaratzea
Irakaskuntza
 
 
Neurria Ekintza
1.a.01 - Hizkuntza-politikaren arloan garatutako ekimenen eraginik aldekoena hezkuntza-arloan antzeman da, hain zuzen ere, EAEko eta Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. EAEn, irakaskuntza-sistemako B ereduaren eta bereziki D ereduaren onarpenari esker gertatu da euskararen areagotzea gazteenen artean. 1.a.01/1 - Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatu (gutunak, hitzaldiak,... ) irakaskuntza eredu desberdinen helburuak azalduz.
1.a.01/2 - Udalak herriko ikastetxe guztiek euskarazko eskaintza sendoa izan dezaten lagundu (ikastetxeekin elkartrukaketak egin eta abar, gune erdaldunagoetatik gune euskaldunagoetara, eskolumeek beste errealitate soziolinguistiko bat ezagutu dezaten).
1.a.01/3 - Lanbide Hezkuntzako zentroetan euskara sustatzeko laguntza ematea, eta aurrera eramango dela bermatuko duen zentruaren konpromisoa lortzea
 
1.a.03 - Egitarau zehatzak eratu eskolaz eskola, irakaskuntzarako ez ezik eskolako ekintza guztietako harreman-hizkuntza ere izateko, bai eta euskararekiko atxikimendua eta euskaraz bizitzen lagunduko duten ohiturak bultzatzeko ere. 1.a.03/3 - Ikastetxeen errotulazioa era egokian jartzeko laguntza ematea.
1.a.03/5 - Ahozko adierazmena indartzeko ekintzak burutzeko laguntza ematea.
1.a.03/8 - Irakurzaletasuna bultzatzeko dauden ekimenen berri ematea eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak edo laguntza eskaini.
1.a.03/2 - Ikastetxeetan euskararen normalkuntza planak martxan jartzeko eta daudenetan garatzeko laguntzak eskaini.
1.a.03/1 - Eskola barruko eta kanpoko komunikazioan (inprimakiak, bilera aktak, zirkularra,...) euskara erabiltzeko laguntzak eskaini.
 
1.a.06 - Eskolaz kanpoko erabilera-esparruekin (herria-auzoa-lagunartea-aisia) zubiak egiteko euskara-batzordeak osatu. 1.a.06/2 - Euskararen erabilera bultzatuko duen Euskararen Aholku Batzordean ikastetxearen presentzia bermatzea.
 
1.a.11 - Udal Musika eskolaren normalkuntza plan diseinatu eta inplementatu. 1.a.11/2 - Udal Musika eskolak burutzen dituen jardueretan eta darabilen materialean euskararen presentzia bermatzea.
1.a.11/1 - Langile euskaldunek euskaraz berba egiteko sentiberatzeko jarduerak.
 
 
Euskalduntze-alfabetatzea
 
 
Neurria Ekintza
1.b.01 - Euskalduntze-alfabetatzeko ekintzabideak erabileraren ingurukoekin uztartu, eta arreta berezia jarri euskararen bizitasun etnolinguistikoa indartzeko ezinbestekoak diren gune geografikoetan, giza taldeetan eta gizarte-eremuetan, horiei lehentasun osoa eskainiz, ahalik eta eperik laburrenean, hizketarako gai diren euskaldunak lortzeko. Horretara heltzeko, efektu biderkatzailea izan dezaketen giza taldeak identifikatu behar dira, helburu zehatzei erantzuteko ikastaroak antolatu eta hasierako mailatik bukaerarainoko ikasketa-prozesu osoa hitzartu gizarteko hainbat eragile eta talderekin. 1.b.01/2 - Euskaltegiekin batera ekintzak jarri abian, ikasleei euskara sendotzeko (topaguneak, jardunaldiak,udarako barnetegiak, murgiltze ekintzak); eta udalerriko euskararen ondarea gordea duten euskaldunekiko harremanak bideratzeko.
1.b.01/3 - Baldintza minimo batzuk betetzearen truke dirulaguntzak eskaini.
1.b.01/4 - Herritarren artean euskara ikastearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta herrian euskara ikasteko dauden aukeren berri ematea.
1.b.01/1 - Kasuan kasuko eragile eta taldeak identifikatu jarduera esparruka eta horren arabera ikastaroen eskaintza bideratu.
 
 
Familia
 
 
Neurria Ekintza
1.c.01 - Euskararen familia bidezko jarraipenari ekiteko, bi gune nagusitan egin behar da indar: gazteengan, bikote-hizkuntza finkatzeari begira, eta familia osatu berriengan, haurraren lehen hizkuntza ziurtatzeari begira. Horretarako, jarraipenean zuzeneko eragina (gurasoak, gurasogaiak, haurrak) nahiz zeharkakoa (haurtzaindegiak, zaindariak, ...) dutenak sentiberatzeko eta eskolaratzeko ekintzak behar dira; halaber, euskaraz egiteko zerbitzuak, guneak eta aukerak eskaini behar zaizkie, xede-talde bakoitzari mezu eta ekintza zehatzak proposatuz. 1.c.01/8 - Familia osatu berria duten bikote erdaldunak euskalduntzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak.
1.c.01/12 - Haur jaioberrien gurasoentzat euskararekiko sentiberatzeko egitasmoak (bildumak: ipuinak, kantuak,...).
1.c.01/6 - Familia osatu berria duten bikote erdi-euskaldunak euskalduntzeko ikastaroak eta erabilera sustatzeari begirako jarduerak.
1.c.01/7 - Familia osatu berria duten bikote euskaldunetan bai haurrekin eta bai elkarren artean ere erabilera sustatzeari begirako jarduerak.
1.c.01/8 - Haur jaioberriei izena jartzerakoan,euskal izendegia eta izen horien jatorria eta esangura ezagutaraztea.
 
2 - Euskararen erabilera: euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza
Administrazioa
 
 
Neurria Ekintza
2.a.01 - Euskara administrazioaren zerbitzu-hizkuntza izango dela bermatu, batik bat osasun-zerbitzuetan, herrizaingo-zerbitzuetan eta justizia-administrazioan. Era berean, lan-hizkuntza ere izan dadin egitasmoak abian jarri. Estatuko administrazioko erakundeetan eta, bereziki, Justiziakoetan ere euskararen erabilera sustatzeko plangintza zehatzak martxan jarri. 2.a.01/2 - Dirulaguntzak banatzeko deialdietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2.a.01/5 - Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko plana -2004/2007 aldirako - taxutu, onartu eta garatu.
2.a.01/8 - Udalak egiten dituen zerbitzuen kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2.a.01/9 - Udalak egiten dituen langileen kontratazio berrietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2.a.01/10 - Udalak egiten dituen zerbitzu publikoen kudeaketarako kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2.a.01/11 - Udalak egiten dituen hornikuntza kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2.a.01/12 - Euskara zerbitzuaren eginkizunaren arabera baliabideen beharrak neurtu.
2.a.01/13 - Udalak egiten dituen obra kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2.a.01/14 - Udalak egiten dituen aholkularitza eta asistentzia kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2.a.01/1 - Agintariak ere programa hauetan inplikatu.
2.a.01/3 - Euskaraz lan egiteko langileak behar dituen baliabideak eskaini (hiztegi espezifikoak, ohiko dokumentuen ereduak, teknologia berriek irekitako bideak ere kontuan izatea, ...)
2.a.01/4 - Euskaldun ororengana iristeko Komunikazio Plana osatu eta horren betetze mailaren jarraipena egin.
2.a.01/7 - Euskararen erabilera arautuko duten udal ordenantzak definitu eta kaleratu.
 
2.a.04 - Herri-administrazioetan (bereziki udal eta eskualdeetan) euskararen erabilera normalizatzeko plangintzak gauzatu. Horretarako, euskara-zerbitzuak sendotu edo eratu eta hizkuntza-normalizatzaileen prestakuntzaz arduratu. 2.a.04/2 - Euskara Zerbitzuaren betebeharren arabera normalizatzailearen beharrak definitu, HPSrekin batera.
2.a.04/4 - Euskararen Aholku Batzordea osatzea, herriko ikastetxe, euskaltegi eta elkarteekin batera.
2.a.04/5 - Euskara Zerbitzua sendotu, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
2.a.04/6 - ALKARBIDEren bileretan parte hartu.
 
 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak
 
 
Neurria Ekintza
2.c.06 - Informazio-kanpainak antolatu eta sentiberatze-lana egin informazio-produktuen eskaria gero eta handiagoa izan dadin herritarren (jolas eta informaziorako), enpresen (informazio, interpretazio eta itzulpenerako) eta sektore publikoaren aldetik (informazio, itzulpen, interpretazio eta dokumentaziorako). 2.c.06/3 - Euskara lantzeko tresnen zabalkundea egin herritarren artean.
2.c.06/1 - `Paperik gabekoŽ informatizaziorako udalen ahaleginetan, zerbitzuak euskaraz eskuragarri jarri.
 
 
Enpresa-mundua
 
 
Neurria Ekintza
2.d.01 - Enpresetan euskararen erabilera areagotzeari begira, hizkuntza-politika antolatu helburu horiek kontuan: merkataritza-ganbarak, enpresariak eta enpresari-elkarteak, elkargoak, sindikatuak, eta abar, hizkuntza-politika horretako partaide bihurtzea; lantokietan euskararen aldeko proiektuak ezartzeko markoa definitzea eta giza baliabideak nahiz ekonomikoak bideratzea; lantokien tipologiaren araberako proiektuak diseinatzea eta gauzatzea. 2.d.01/5 - Lehen hitza euskaraz izan dadin lagundu. Adierazgarriak banatu eta zerbitzua euskaraz eskain dezaketen establezimenduen gida egin.
2.d.01/9 - Merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko saioak abian jarri, batez ere bezeroarekiko harremanetan (produktuen sal-neurri kartelak, eskaintzak, menuak, jatetxe-kartak, ...)
2.d.01/10 - Ezkondu eta jaunartzea egin behar dutenen gonbidapenak edota oroimen-txartelak egiten dituzten enpresei laguntza eskaini, euskararen erabilera egoki bermatzeko.
2.d.01/11 - Zabaltzear dauden establezimenduei, hizkuntza paisajea euskaraz behintzat jartzeko, udalak dituen laguntzen berri jakinarazi.
 
 
Aisia
 
 
Neurria Ekintza
2.e.01 - Aisialdian lanean diharduten talde indartsuekin (parrokiak, eskautak eta abar) zein aisialdirako begirale eta zuzendarien prestakuntzan ari diren eskolekin (Hezibide, Edex, ...) plangintza zehatza egin, begiraleen hizkuntza-trebakuntza antolatzeko eta aisialdiko ekintzetan euskararen erabilera areagotzeko neurri zehatzak eta egokiak har ditzaten uneoro. 2.e.01/1 - Udaleko aisialdi-ekintzak modu koordinatuan garatu.
2.e.01/2 - Euskal giroan bizitzeko aukera eskaintzeko irteerak eta egonaldiak antolatu eremu euskaldunetan.
2.e.01/4 - Euskaraz dakiten aisialdirako begiraleen zerrenda osatu.
2.e.01/5 - Aisialdiko elkarteen barne funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzea lagundu.
 
2.e.03 - Euskararen aldeko ekintza soilen ordez, inguru hezitzailean eskaini aisialdi-zerbitzuak: herria, nortasuna, herri-kidetasuna, kondaira eta hizkuntza elkartuz, alegia. 2.e.03/5 - Euskal kultura eta tradizioari lotutako ekintzak bultzatu.
2.e.03/3 - Hitzaldiak eta emanaldiak euskaraz antolatu.
2.e.03/6 - Udan euskaraz antolatzen diren ekintzak indartu.
2.e.03/7 - Udalaren menpeko aisialdi eta kultur guneetan (ludotekak, kultur etxeak...) antolatzen diren ekintzetan euskarazko saioak eta begiraleak bermatu.
 
 
Kirola
 
 
Neurria Ekintza
2.f.01 - Hiruzpalau urteko plan estrategiko batean kirol-arloa euskalduntzeko hiru lan-esparru nagusi taxutu: materialaren sorkuntza eta hedapena; entrenatzaileentzako titulu ofizial eta ez ofizialak lortzeko ikastaroak; sentsibilizazio eta zabalkunde orokorra zein herri-mailakoa. 2.f.01/2 - Kirol munduko teknikari euskaldunen zerrenda egin (monitore, entrenatzaile...) eta zabaldu.
 
2.f.02 - Udal-kiroldegietako langileak edo enpresa-zerbitzuak kontratatzerakoan hizkuntza-irizpideak ezarri. Udalen eta ekimen pribatuaren esku dagoen `Denontzako KirolaŽ programan euskarazko eskaintza bermatu. Federazioen laguntzaz euskararen erabilera areagotu jendaurreko kirol-agerpenetan: iragarki, megafonia, errotulazio eta argitalpenetan. 2.f.02/1 - Kirol taldeei zuzendutako dirulaguntzetarako deialdietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2.f.02/3 - Jendaurreko kirol-jardueretan euskararen presentzia bermatzeko hizkuntza-irizpideak ezarri.
 
2.f.05 - Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz lurraldeetako federazioetako jarduna euskalduntzeko plangintza egin Eusko Jaurlaritzarekin: langileak euskaldundu eta argitalpenetan eta elkarteenganako komunikazioan euskara erabili. 2.f.05/1 - Udalerriko kirol taldeen euskararen normalizaziorako barne plangintzak egiteko laguntza eskaini.
 
 
Erlijioa
 
 
Neurria Ekintza
2.g.03 - Euskarari buruzkoetan, ahalik eta bateratsuen jokatzea eskatu elizbarrutiei. 2.g.03/1 - Katekesia eta gainerako elizkizunak euskaraz ere eskaini. Umeen meza eta nagusien meza bat euskaraz izatea.
2.g.03/4 - Euskararen erabilera plana abian jartzeko laguntza eskaini (teknikoa, baliabideetan...).
 
3 - Euskararen elikadura
Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea
 
 
Neurria Ekintza
3.a.03 - Hizkuntza-paisaia ugaldu eta txukundu eta berbazko euskal kultur produkzioak ere landu. 3.a.03/1 - Toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisaia normalizatu Euskaltzaindiarekin bat etorriz.
3.a.03/2 - Hizkuntza ondarea gordetzeko eta zabaltzeko ekintzetarako laguntza eskaini.
3.a.03/4 - Merkatal guneetako hizkuntza-paisaian (denda, taberna, akademiak eta abarrekoetakoan) euskararen presentzia txukundu eta areagotu.
 
 
Liburugintza
 
 
Neurria Ekintza
3.c.01 - Datozen urteotan orain arte baino arreta handiagoa jarri erosle eta irakurleengan, irakurzaletasuna bultzatuz, marketina antolatuz, merkatua zabalduz, EITBren, eskolen, liburudenden, liburutegien eta liburu-azoken bidez. 3.c.01/1 - Udal liburutegiak era egokian hornitu.
3.c.01/2 - Eragin esparruko ikastetxeekin batera euskarazko euskal literaturaren zaletasuna bultzatzeko ekitaldiak antolatu.
 
3.c.04 - Irakurzaletasuna sustatzeko hitzarmenak egin Administrazioaren, Euskal Editoreen, Euskal Idazleen eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien elkarteen artean. 3.c.04/1 - Euskal literaturaren inguruko elkarteekin (idazleak, editoreak, itzultzaileak, bertsolariak) harremanetan jarri eta urteko programa definitu.
 
 
Kulturgintza
 
 
Neurria Ekintza
3.g.01 - Kulturgintza :Haurrei eta gazteei zuzendutako kultur ekoizpenak lehenetsi, euskara biziberritzeko duten garrantziagatik. 3.g.01/1 - Udalaren menpeko kultur guneetan euskarazko materialak eguneratuta izatea eta herritarren eskueran ipintzea.
3.g.01/2 - Euskaltegi, ikastetxe eta herriko elkarteekin batera ekintzak antolatu.
 
3.g.04 - Kulturgintza: Administrazio guztien arteko loturak sendotu. 3.g.04/1 - Inguruko herriekin eskualdeko kultur zirkuituak antolatu.
 
3.g.05 - Kulturgintza: Lan-baldintzak hobetzen, sortzaileen lanabesak egokitzen, beren lanaren oihartzuna ozentzen eta euskararen eta euskal kulturaren erabilera bultzatzen lagundu Kultura Sailak. 3.g.05/2 - Euskarazko kultur plangintza diseinatu, aldizkakotasuna bermatzeari begira.
3.g.05/5 - Herriko festetan eta kultur ekitaldi nagusietan euskararen presentzia zuzena bermatu.
3.g.05/1 - Kultur jarduerek sortarazten duten materialaren itzulpenak egiteko laguntza eskaini.
3.g.05/7 - Euskal kultur produkzioa zabaltzea eta ezagutaraztea.
 
 
Hedabideak
 
 
Neurria Ekintza
3.b.02 - Jokaera enpresarial egokiaren aldeko apustua egin behar du prentsak. Produktu desberdinak eta merkatuan lehiatzeko modukoak eskaintzea ezinbestekoa du. Horretarako, besteak beste, inbertsioak egin behar dira azpiegituran. Gobernuak sektore ekonomiko bat dela onartu eta enpresa-trataera eman behar dio. 3.b.02/1 - Eskualde edo herri-mailako euskarazko komunikabideei laguntzak emateko irizpideak finkatu eta horren arabera esleitu dirulaguntzak.
 
 

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea