Elkarteen Udal Erregistroan behar bezala inskribatuta dauden eta urtean zehar diru-laguntza hauek deitzen dituzten jardueren programaren bat garatzen duten elkarteek laguntza hauek eskatu ahal dituzte. Programa hori, bestalde, jarraipen argia duen jarduera-egutegi baten barruan sartuta egon beharko da.
Erregimena: Norgehiagoka
Eskabidea egiteko epea: diru-laguntzak deitzen dituzten urteko urtarrilaren 31 edo Kulturako Udal Batzordeak zehaztutakoa,
Diruz lagundutako kopurua: Gehienez jardueraren kostuaren %50era arte eta, salbuespen gisa, %75era arte.
Eskakizunak: Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte.
Garatu beharreko jarduerak.
Egingo dituzten tokia eta egunak.
Udalaren aldetik horrek dakartzan beharrak.
Aurreikusitako helburuak eta zuzenduta dagoen biztanleria esparrua.
Talde arduraduna.
Urteko aurrekontu ekonomikoa eta finantzatzeko moduak.
Justifikazioa: Abenduaren 31 arte eta, salbuespen gisa, hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte, honako agiriak aurkeztu behar dituzte:
Jardueraren garapenak sortzen dituen gastuen egiaztagiriak.
Diru-sarrera eta Gastuen Balantzea.
Garatutako jardueren memoria.
Non aurkeztu: Udalaren Erregistro Nagusian.
UNEAN-UNEKO DIRU.LAGUNTZAK
Elkarteen Udal Erregistroan behar bezala inskribatuta dauden eta urteko egutegian zehar unean-uneko ekitaldiak burutzen dituzten elkarteek parte har dezakete. Salbuespen gisa, Erregistroan inskribatuta ez dauden elkarteek diru-laguntzak jaso ditzakete, bere jarduerak udalerrirako interesa duenean.
Erregimena: Zuzeneko diru-laguntzak.
Epea: Jarduera garatu baino hilabete bat lehenago, Kultura, Gazteria eta Kirol Arloari zuzendutako eskabide arautuaren bidez, berau Erregistro Nagusian aurkeztuko dute.
Diruz lagundu beharreko kopurua: Ez dute inolaz ere jardueraren kostua baino gehiagoko zenbatekoa ordainduko. Diru-laguntza onesten bada, hasiera batean, diruz lagundu beharreko zenbatekoaren %75a ematen dute eta, justifikatutakoan, gainerako %25a emango da.
Eskakizunak: Honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte.
Garatu beharreko jarduerak.
Egingo dituzten tokia eta egunak.
Udalaren aldetik horrek dakartzan beharrak.
Aurreikusitako helburuak eta zuzenduta dagoen biztanleria esparrua.
Talde arduraduna.
Urteko aurrekontu ekonomikoa eta finantzatzeko moduak.
Justifikazioa: Jarduera garatu ondoren, 45 eguneko epea ezartzen dute, eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Jardueraren garapenak sortzen dituen gastuen egiaztagiriak.