Erandioko Elkarteen Udal Erregistroan izena emateko oinarrizko eskakizuna Eusko Jaurlaritzak elkarte gisa aitortu izatea eta arlo honetan indarrean dagoen araudia betetzea da. (Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen otsailaren 12ko 3/88 Legea).
Eskakizunak:
- Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emateko eskabidea. Kale Nagusia 85, Bilbo.
- Elkarteko Estatutuen kopia eta Eraketaren Akta.
- Identifikazio Fiskaleko Kodearen Kopia. (Bizkaiko Aldundiaren Foru Ogasuna).
- Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren aitorpena.
Agiri hauek Kultura, Gazteria eta Kirol Arlora zuzendu behar dituzte, eta eskabidearekin batera, Erandioko Udalaren eredu arautuan, Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu behar dituzte.