Udal lokalak erabiltzeko baimena eskatu ahal dute, bi modalitateren arabera
-
Aldi baterako erabilera
Udalaren osoko bilkurak onetsi eta 1997. urteko irailaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 169 zenbakian argitaratutako erabiltzeko araudiaren arabera.
-
Lokalen lagapena
Elkarteen Udal Erregistroan behar bezala inskribatuta egonik kultura, kirol edo aisiako intereseko jarduerak garatzen dituzten elkarteak, beti ere udal lokalen erabilgarritasunaren arabera.
Araupetzea: Dirulaguntzei buruzko Ordenantzaren 16. artikulua, 2004. urteko martxoaren 18ko 54. BAO.