Tokiko enplegu eta garapen zentroak dira Behargintza izenekoak. Udalerriaren edo eskualdearen garapen integrala sustatzea dute helburu eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak bideratzeaz gain, herriko enpresak eta merkataritza biziberritzeko ekimenak ere bideratzen dituzte, besteak beste, honako hauek: enplegurako prospekzio eta informazio jarduerak, inoren konturako lan munduan txertatzeko zein autoenplegurako zein enpresak sortzeko laguntzak, herrian kokatutako enpresentzako zerbitzuak eta toki garapena bultzatuko duen beste edozein jarduera.
Erandioko Behargintzaren helbidea:
BEKOA IKASTETXEA
Desanexio Kalea, 4
48950 ERANDIO
Telefonoa: 94.417.56.16
Faxa: 94.467.06.18
Ondorengo ataletan sailkatzen dugu gure jarduna:
PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Zure enpresa proiektua garatzeko informazioa eta prestakuntza ikastaroak.
Informazioa eta lanbide heziketako ikastaroak langabetuentzat eta lan egoera hobetu nahi duten pertsonentzat.
EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA – LANBIDE, LAN ESKAINTZEN KUDEATZAILE INTEGRALA
Zure lan egoera hobetu nahi baduzu, enpleguari buruzko informazio pertsonalizatua emango dizugu, informazioaren teknologia berriak zure eskura jarrita gure enplegu zentroan.
Enpresa zaren aldetik, horretarako premiarik baduzu, geuk tramitatuko dugu zure lan-eskaintza, hautagairik egokiena bilatzeko.
IKASI NAHI DUZULA?
Lanerako prestakuntza: Prestakuntza, enpresetan praktikak eginez, eta autoenplegua bilatzeko laguntza – gizarte eta lan munduan txertatzeko plan pertsonalak.
Enplegu-prestakuntza programak: lanean hasteko zailtasun berezia duten kolektiboetako langabetuak.
Etengabeko prestakuntzako ikastaroei buruzko informazioa ematen dugu, eta gure erabiltzaileen, enpresen eta langileen eskariei erantzuten diegu. HOBETUZ eta FUNDACIÓN TRIPARTITA.
ETENGABEKO IKASKUNTZA ZERBITZUA
Era guztietako prestakuntza eskaintzari buruzko informazioa.
Etengabeko ikaskuntzari buruzko bitartekaritza zerbitzua.
NORENTZAT?
Enpresa bat abiatzeko ideia duten herriko zein eskualdeko pertsonentzat eta negozioa herrian jartzeko asmoa dutenentzat.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
• Enpresa martxan jartzeko aholkularitza.
• Dirulaguntzei buruzko informazioa.
• Enpresa-kudeaketako prestakuntza.
• Negozio-ideia garatzeko eta bideragarritasun plana egiteko laguntza.
• Enpresa finkatu arteko jarraipena eta laguntza.
ENPRESEI BIDERATUTAKO LAGUNTZA
ENPRESENTZAKO ZERBITZUA
Herriko enpresaburuentzat.
• Enpresentzako dauden laguntzei buruzko informazio zehatza.
• Bitartekaritza zerbitzua, bizitza guztian zeharreko etengabeko prestakuntzarako.
• Enpresak bete beharreko postuetarako hautagai egokiak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez.
• Enpresa kokatzeko eskuragarri izan ditzakeen lokalei eta lurrei buruzko informazioa.
ANALISIA ETA PROSPEKZIOA
Herriko enpresaburuentzat.
Udalerriko ekonomia eta lan egoerari buruzko azterlanak.
Lan-merkatuaren behatokia.
Adierazle sozio-ekonomikoak.
Udalerri eta eskualde mailako langabezi egoerari buruzko txostenak.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eta SPRI enpresak sustatutako programa da Berrikuntza Agenda, eta horren helburua da enpresa ertain eta txikiei laguntza ematea berrikuntzaren kultura modu iraunkorrean txertatzeko. Bere Berrikuntza Agenda zehazten lagunduko dion pertsona aholkulari bat eskaintzen dio programa honek enpresari; pertsona hori Euskadi+Innovak kreditatua izango da.
Iraunkortasun diagnostikoa eta tokiko ekintza plana egin ondoren, Erandio UDALSAREA 21- Red Vasca de Municipios hacia la Sostenibilidad elkarteko partaide da. Garapen Iraunkorraren aldeko erakundeen arteko koordinazio eta lankidetzarako foroa izateko asmoz sortutako sarea da. Garapen iraunkorra bultzatu nahi dugu Erandion.
Herritarren parte hartzea sektoreka.
Diagnostikoa eta jarduketa ildoak.
Abiatutako ekimenak: ASTE BERDEA, MUGIKORTASUNAREN ASTEA…
ERANDIO ETA LEHEN SEKTOREA
Gure herriko landa ingurunea modu iraunkorrean planifikatu eta kudeatu nahi dugu, Erandioren garapen integrala sustatzeko helburuak eta estrategiak finkatuta.
Gure arbasoen ondarearen aztarnak oraindik orain ere bizirik diraute gure paisaian, bai landa eremuan eta baita industria aldean ere. Ondare horren bila abiatuta, bizirik irauten duten toki, errito eta ohiturak ezagutuko dituzu.