Askotan, euskal jatorria duten deiturak gaztelaniaren ortografiarekin idatzita ikusten ditugu, euskara orain dela urte gutxi arte ofiziala ez izatearen ondorioz gertatu da hau. Adibidez: Etxebarria beharrean Echevarrķa idaztea.
Erandioko Elizateko Udaleko Euskara Zerbitzuak egoera hau ikusirik, eta Erandioko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasotzen diren neurri-ekintzen barruan euskal deiturak normalizatu nahi dituenari horretarako bideak eskaintzearena jaso da.
Hori horrela, bere deitura normalizatu nahi duenak segidan aipatzen diren pausuak eman beharko ditu:
1. ZEIN DEITURA ALDA DAITEKE?
Printzipioz, euskal hizkuntzan jatorria duten deiturez ari gara. Horren harira, 1998 urtean Espainiako Justizia Ministerioa, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila eta Euskaltzaindiaren artean "Euskal Deituren Izendegia" onartu eta argitaratu zen. Izatez, euskal deituren gehienak batzen dituen zerrenda bat da, erdal eta euskal forma agertzen dituena. Horretan balego aldatu nahi duzun deitura oso erraz duzu, behin eskaera eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuta ia automatikoki egiten delako.
ure deitura, esandako "Euskal Deituren Izendegia" horretan ez balego, Euskaltzaindiaren txosten bat behar da. Jakiteko zure deitura jasota dagoen ala ez helbide honetan kontsulta dezakezu aipatutako izendegia: http://www.euskaltzaindia.net/eoda/index.asp?hizkuntza=es&onoma=deiturak
2. NON ALDATZEN DIRA DEITURAK?
Horrelako deituren-aldaketak Bake Epaitegiak gauzatzen ditu. Bake epaitegia, Udaletxean bertan dago, Udaltzaingoa dagoen atetik sartu behar da eta eraikin horretako 3.solairuan dago kokatuta.
3. ERAMAN BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
-Errolda agiria. Udal bulegoetan eta unean bertan egingo dizute.
-Jaiotza-agiria. Jaiotzez erandioztarra bazara, Bake Epaitegian emango dizute. momentuan. Bestela, beraiek arduratuko dira beste bake-epaitegiei eskatzeaz.
-NANren fotokopia bat.
-Familia liburua. Soilik ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.
Arestian esan bezala, zure deitura ez badago "Euskal Deituren Izendegia"-n, Euskaltzaindiaren txostena ere beharko duzu, Euskaltzaindiarekin kontaktatzeko hona hemen helbidea eta telefonoak:
http://www.euskaltzaindia.net/harremanak/index.asp?hizkuntza=es&lehenetsi=onomastika
EUSKALTZAINDIA
Plaza Barria,15 48005 BILBO
Tel: 944158155, Faxa: 944158144
4.ZEIN ONDORIO DITU DEITURAK ALDATZEAK?
Deituretan egin nahi dituzun aldaketek ez dute inolako ondoriorik testamentu, eskritura eta horrelakoetan, eta beraz ez dituzu aldatu behar.
Familietan, banaka (amarena bai baina alabarena ez eta antzekoak) zein (familia osokoak) alda daitezke.