LIVCOM AWARD 2005 saria
irabazi duen udalerria izan gara
Erandioko argazki batzuk eta LivCom Award 2005 saria ematea erakusten den Flash animazioa.

Erandiok LivCom Award 2005 ("The International Awards for Livable Communities") saria irabazi du, 20.000 eta 75.000 biztanle bitarteko kategorian. Beste garaileak Dungannon (Irlanda), Songjang (Txinako Errepublika), Coventry (Erresuma Batua) eta Tshwane (Hegoafrika) izan dira. Saria lortzeak Erandio nazioarte mailan herri bizigarrien eredu bihurtu dela esan nahi du. Erronka handia izan da gure udalerriarentzat, industria tradizio markatuarekin eta bere garapen ekonomikoak ingurumen, hirigintza eta abarretan izan dituen ondore guztiekin, nazioartean bere tokia aurkitu eta bizigarritasun eta bizitza kalitatearen ikuspegitik halako aitormen bat jasotzera iristea.

Herri Bizigarrien Nazioarteko Sariek bost biztanleria kategoria hartzen dituzte: 20.000 biztanletik behera, 75.000 biztanleraino, 200.000raino, 750.000raino eta 750.000tik gorakoak. Erandiok lehiaketaren B kategoriakoa, 20.000 eta 75.000 biztanle bitartekoena irabazi du, Kladno (Txekiar errepublika), Lidkoping (Suedia) eta Ptuj (Eslovenia) lehiakide zituelarik.

Beste kategorietan herri hauek irabazi dute: - Dungannon (Irlanda) - 20.000 biztanleraino - Songjang (Txinako Errepublika) - 75.001-200.000 bizt. - Coventry (Erresuma Batua) - 200.001 - 750.000 bizt. - Tshwane (Hegoafrika) - 850.000 bizt. gora.

Joan den ekainean, Erandioko udala Herri Bizigarrien Nazioarteko Sarietara aurkeztu zen; Sariok nazioarteko lehiaketa baten barruan antolatzen dira, eta mundu mailan tokian tokiko komunitateentzat, eta ingurumenaren kudeaketaren eta herri bizigarriak sortzearen inguruan ari den bakarra da. LivCom Awards sarien ekimena 1997an abiarazi zen, eta Nazio Batuen Ingurumen Egitarauaren barruan sartuta dago.

Mundu osoko 200 hiri baino gehiago aurkeztu ziren Herri Bizigarrien Nazioarteko Sarietako finalista izatera. Azaroaren 3tik 7ra bitartean A Coruñara joan ziren 40 finalista ingurutik, Erandio herritarrentzat gero eta inguru bizigarriagoa lortzen egindako lanarengatik goraipamena lortu duen herrietako bat izan zen.

Erandioko lana baloratzeko erabakigarriak izan diren irizpideak hauek dira: paisaia hobetzea, ondarea, ohitura ekologikoak, herriaren iraunkortasuna eta etorkizunaren plangintza.

A Coruñan izan zen Lehiaketaren Finaleko aurkezpena Mikel Arieta-Araunabeña Erandioko Alkateak berak egin zuen, Bilbao Metropoli-30 elkarteko zuzendari nagusi Alfonso Martínez Cearraren laguntzarekin. Udala elkarte horretako kidea da, eta elkarteak parte hartu zuen Erandio Lehiaketa aurkezteko prestakuntza lanetan.

Era berean, Elkarteak Idazkaritza Tekniko modura lagundu du Erandiok abiarazi dituen partaidetzazko egitasmorik handiguratsuenetan, hala nola, 2002ko Gogoeta Estrategikoan, edo 2004ko Etorkizuneko Eszenatokien Analisian, Lehiaketaren Finalean ere baloratu baitira.

Nolanahi ere, ekimen hau Bilbo Metropoli-30ek bere jardueren definizioan dioenez duen asmoaren barruan sartzen diren nazioarteko sustapeneko ekintzen barruan sartzen da.

Ekimen honek mundu osoko hainbat hiritan ingurumen, iraunkortasun eta naturaren defentsan bideratzen ari diren egitasmoak eta esperientziak gertu-gertutik ezagutzeko aukera eman du, ezbairik gabe. Erandioko ordezkariek era aukera paregabea izan dute beste hiriekin beren beharren eta egiten zaizkien eskariei erantzuteko, ingurumarien arabera, hartzen dituzten neurrien gainean informazioa eta jakintza trukatzeko.

Baina, zalantzarik barik, eta ingurumen, paisaia, ondare kudeaketaren, herritarren partaidetzaren eta plangintza estrategikoaren ezagumenaz gain, Erandiok goraipamen honekin nazioarteko soslaia hobetzea, eta azkeneko hamar urteotako lanak ildo horretatik jotzen eta handitzen joan behar duela ziurtatzea lortu du, herri bizi, ekologikoki iraunkor eta herritar eta bisitarientzat bizitza kalitate handikoa izatera begira.

 
Sartu erandio.net-en

Validación Accesibilidad Validación XHTML Validación Css