Teknologia berriek web orriaren tresna bikain hau jarri digute eskura Udalak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio fidagarria eta eguneratua eskuratzeko eta Udalaren egiturari zein jardunari buruzko argibideak azaltzeko erandioztarrei, izan ere, hurbiltasuna lortzeko berebiziko garrantzia baitu Udala kudeatzeko modua ezagutzeak.
Web orri honek helburu bikoitza du. Alde batetik, gure herriaren garapen sozioekonomiko, historiko eta kulturalean interesa duten bisitarien topaleku izatea eta, bestetik, herritarrei zerbitzuak eskuratzeko aukera eskaintzea Udal Administrazioarekin egin beharreko tramite eta gestioak arintze aldera.
Komunikabide interaktibo honen baliabideak erabiltzeko gonbitea luzatzen dizuet eta jasotako ekarpenak aintzat hartuko ditugula ziurtatzen.
Joseba Goikouria Zarraga.
Erandioko alkatea.