Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

2008EKO AURREKONTUA- MEMORIA

EGOERA EKONOMIKOA

Ezarritako oinarrizko ardatzak ekonomikoki islatuta agertzen dira 2008ko Erandioko Udal Aurrekontu Orokorrean: azpiegiturak modernizatzea, herriko auzoen arteko oreka eta ekonomiaren hazkundea, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eragile.

FINANTZA EGOERA

Testuinguru orokor horretan kokatuta esan dezakegu Erandioko udalaren egoera ekonomikoa normala dela, izan ere, sarrera arruntak gastu arruntak baino handiagoak dira eta soberakina inbertsio gastuak finantzatzeko erabili daiteke.
Erabil daitezkeen baliabideen bilketa aldizkoari esker, gastuei sasoiz erantzuten ahal zaie eta urtean zehar noizbehinka baino ez dira Diruzaintzan tentsioak gertatuko, gertatzekotan ere.
AURREKONTUAK EGITEKO ERABILI DIREN IRIZPIDEAK

Arlo bakoitzeko arduradunen proposamenetan bildutako informaziotik abiatu eta osatu dugu 2008ko ekitaldirako aurrekontu proiektua, Udal Agintaritzaren helburuak lortzeko tresna baliagarria delakoan. Lortu asmo ditugun helburuak lortzeko bidezkotzat jotzen diren baliabideak izendatu ditugu, zuhurtasunez egindako AURREIKUSPENetik abiatuta.


Gastuaren izaera ekonomikoaren arabera antolatu ditugu proposamenak, inbertsio jarduera eta gastu arrunta bereizita, eta proposamen egileek Ogasun Arloko Informazio Batzordeko kideekin izan dituzten bileren ondoren, lehentasunezkoak aukeratu dira, gizarte premiatasunaren arabera eta aurreikusitako sarreren muga aintzat hartuta.

AURREKONTUAREKIN LORTU ASMO DIREN HELBURUAK

Arestian adierazi bezala, aurrekontu honen helburuak dira: alde batetik, gure azpiegiturak modernizatzea, eta horretarako 23 milioi euro aurreikusi dugu. Kopuru horretan sartzen dira errepide eta urbanizazio obretarako aurreikusitako zenbatekoak.


Bestetik, auzoen arteko oreka. Arlo horretan, pertsonen mugikortasuna errazteko neurriak hartuko ditu Udalak eta 500.000 euro aurreikusi ditu herritarrek behin baino gehiagotan eskatu duten garraio publikoaren zerbitzua eskaintzeko.

AURREKONTUAREN EDUKIA

1.1 SARRERAK

KAPITULUA DESKRIBAPENA GUZTIRAKOAK 2008 GUZTIRAKOAK 2007 ALDAKETA %
Eragiketa Arruntak
1 ZERGA ZUZENAK 5.755.000 5.738.076 0%
2 ZEHARKAKO ZERGAK 1.700.00 1.800.000 -6%
3 TASAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK 4.958.925 4.299.066 15%
4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK 17.662.588 15.913.764 11%
5 ONDARE-SARRERAK 332.201 202.701 64%
ERAGIKETA ARRUNTAK GUZTIRA 30.408.714 27.953.607 9%
Kapital Eragiketak
6 INBERTSIO ERREALEN BESTERENTZEA 8.280.000 0
7 KAPITAL TRANSFERENTZIAK 5.432.000 2.824.393 92%
8 FINANTZA-AKTIBOAK 12.000 8.000 50%
9 FINANTZA-PASIBOAK 6.769.286 4.975.000 36%
KAPITAL ERAGIKETAK GUZTIRA 20.493.286 7.807.393 162%
OROKORREAN GUZTIRA 50.902.000 36.761.000 42%

Aurreko urteko ekitaldiarekin alderatuta, kapital transferentziei dagokien 7. kapituluan %92ko igoera aurreikusi dugu, Altzaga-Goikoa errepidea egiteko lehen fasearen eraginaren ondorioz.


1.2 GASTUAK
KAPITULUA DESKRIBAPENA GUZTIRAKOAK 2008 GUZTIRAKOAK 2007 ALDAKETA %
Eragiketa Arruntak
1 PERTSONAL GASTUAK 11.805.273 10.775.488 10%
2 GASTUAK ONDASUN ARRUNT ETA ZERBITZUETAN 14.237.864 12.206.549 17%
3 FINANTZA GASTUAK 117.300 91.000 29%
4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK 1.604.000 1.898.300 -16%
ERAGIKETA ARRUNTAK GUZTIRA 27.764.437 24.971.337 11%
Kapital Eragiketak
6 INBERTSIO ERREALAK 22.991.000 10.652.100 116%
7 KAPITAL TRANSFERENTZIAK 0 0
8 FINANTZA-AKTIBOAK 25.000 26.000 -4%
9 FINANTZA-PASIBOAK 121.563 111.563 9%
KAPITAL ERAGIKETAK GUZTIRA 23.137.563 10.789.663 114%
OROKORREAN GUZTIRA 50.902.000 36.761.000 42%

Ematen dituen zerbitzuen maila hobetzea, zerbitzu horien kalitate maila areagotzea eta, ondorioz, zerbitzuen eskaera handitzea da Udalaren nahia. Hobetu nahi horrek eragin du, batez ere, gastu arruntak jasotzen dituen 2. kapituluaren igoera.

Transferentzia arruntak jasotzen dituen Gastuen 4. kapituluak behera egin du, bereziki, Udal Musika Eskolako zerbitzuan izandako aldaketaren ondorioz: lehen transferentzia zena orain pertsonal gastua izango da, hau da, 1. kapitulua.

Inbertsio errealak jasotzen dituen 6. kapituluaren zenbatekoa gastu guztiaren %45a da.

HAUSNARKETA

Amaitzeko, aurrezki garbiko ratioari buruzko hausnarketa sakona egin beharra azpimarratuko nuke. Izan ere, sarrerak jasotzen dituzten 1, 2, 3, 4 eta 5. kapituluen eta gastuak jasotzen dituzten 1, 2, 3, 4 eta 9. kapituluen arteko zatidura 2.522.714 eurokoa da eta zenbateko hori ez da nahikoa aurreproiektuak jasotzen duen guztizko inbertsioari aurre egiteko.


Erandion, 2007ko azaroaren 28an

JARDUNEKO ALKATEA

Joseba Goikouria Zarraga

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea