Helduen edota menpekoentzako janaria etxera eramateko zerbitzua
Erandioko Udalak etxez etxe janaria banatzeko zerbitzu bat antolatzeko asmoa aztertu du, helduak diren edota menpekotasunen bat duten pertsonak ondo elikatuta egon daitezen, euren ahalmen ekonomikoaren neurrira egokitutako prezioan; izan ere, zerbitzu hori menuko 7 euro kostatuko litzateke (BEZ barne), gehienez. Erandioko Udalak inkesta bat jarri du web orrian, Udalerriko herritarren iritzia zein den jakiteko. Zerbitzu hori eskatu nahi duenak, eskaera-galdetegia deskarga dezake, edota Udaleko Gizarte ekintza sailarekin harremanetan jar daiteke. Horretarako deitu 94 489 01 72 telefonora edo jo Irailaren 23a Plazako bulegoetara.