Geografia
Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatuta dago Erandio, San Pablo (116 m) eta San Bernabe (225 m) mendiek Bilboko udalerritik bereizten dutela eta Udondo itsasadarrak Leioarekiko muga jartzen diola.
Altuerarik handiena Iparraldean izanik ere, 260 metrotik gora ez duten menditxoz inguraturiko lautada, Asua eta Udondo itsasadar diren erreka txiki biak eta Bilboko ibai bazterrera urak eramandako hondakinak bilduz jaso den Altzaga edo Desierto izenez ezagutzen den ingurunea dira geografikoki udalerria osatzen dutenak.
Asua eta Udondo itsasadarrez gain, horien adar diren Lertutxe, Iberre, Urgitxi, Erandiondo eta Lauro errekek zeharkatzen dute udalerria.
Mugak
Iparraldetik Urduliz, Laukiz eta Berango; Hegoaldetik Bilbo; Ekialdetik Loiu eta Sondika; Mendebaldetik Leioa, Getxo eta Bilboko itsasadarra.
Osaera
Udalerriaren barruan zazpi entitate historiko dugu.
Honako hiriguneetan biltzen da biztanlerik gehien:
- ALTZAGA (9.969 bizt.)
- ASTRABUDUA (10.237 bizt.)
- ERANDIO-GOIKOA (1.008 bizt.)
Gainontzeko biztanleak honela banatzen dira:
- ARRIAGA (598 bizt.)
- GOIERRI (476 bizt.)
- LUTXANA-ENEKURI (378 bizt.)
- ASUA-Lauroeta (392 bizt.)